UKE ESKUBALOIKO SENIOR MUTILEK TERRITORIALGO
LEHENENGO MAILAN PARTE HARTUKO DU
Uke eskubaloiko talde ezberdinek prestaketak amaitzen hari dira Urriko lehenengo asteburuan denboraldi berriari hasiera emateko. Egun hauetan zehar, entrenamenduak eta lagunarteko norgehiagokak gertatzen ari dira, txapelketa ahal den hoberen hasteko.
Azkenik, senior mutilen taldeak territorialgo lehenengo mailan toki bat lortu du, 12 taldeekin osatuta egongo den ligan. Ordiziaren igoera Euskadiko ligara El Pilarren ezezkoaren ondoren, Urnietakoei lehen mailan jarraitzea aukera ematen dio.
Taldeak albiste hau pozik hartu du, abuztuaren 25ean hasi ziren aurre denboraldia prestatzen, lehenengo mailan mantentzea helburu dutela. Horretarako beste taldeak bezala, lanean gogor ari dira. Prestaketaren barruan ,lehengo astean, Adarra mendiaren tontorreraino igo ziren txango bat eginez taldea elkartzeko helburuarekin eta denboraldiari begira indarrak hartzeko, argazkian ikusten dugun bezala.
Igande honetan bertan, Irailak 21, 12:00tatik aurrera etxean lagunartekoa jolastuko dute bizilagunaren aurka, Andoaingo Leizaran, Urnietako Polikiroldegian.
Egun honetan ere, baina 10.30tan senior neskak ere lagunartekoa jolastuko dute Andoaingo senior nesken aurka.
Beste talde guztiek ere denboraldi prestaketari ekin diote eta ia talde guztiek, egun hauetan lagunarteko norgehiagokak jokatzen ari dira bere txapelketak prestatzea helburu dutela. Norgehiagokak etxean dituztenak azpimarratuko ditugu. Horrela larunbatean Urnietako polikiroldegian, 17.00tan kadeteek Ordiziaren aurka jokatuko dute lagunartekoa eta 18.30tan, berriz, txanda jubenilei tokatzen zaie, Ereintzaren aurka lagunartekoa jokatuz.
Talde guztien aurkezpen ofiziala Urriak 3, ostirala, arratsaldean egingo da Urnietako polikiroldegian. Famili eta Urnietako eskubaloi jarraitzaile guztiei gonbidatzen zaitugu etortzera.